Thursday, June 7, 2007

Egunkaria (Aurrera)

2007ko Martxoaren 20a

Gaiaren aurkezpena egin digu Josemi Correa-k. Bera eta Dani Losada izango dira "Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berriak" irakatsiko diguten irakasleak, lehena asteartetan eta bigarrena ostiraletan. Horretaz gain, gure proposamenak eta jakin nahiak zeintzuk diren azaltzeko aukera izan dugu.

2007ko Martxoaren 23a

Gaur Moodle-n erregistratu gara eta gero plataforma honetan saltseatzen aritu gara. Honen bitartez irakasgaiaren nondik norakoei begirada bat eman diegu eta plataforma honek eskaintzendituen aukera ugariekin ere hartueman izan dugu.

2007ko Martxoaren 27a

Gaur praktikak burutu ditugun eskolek teknologia nola eta zenbat erabiltzen duten eta arazoak nork konpontzen dituenari buruz aritu gara.

2007ko Martxoaren 30a

Ordenagailuen funtzionamenduari buruz aritu gara eta pantaila eta disko gogor bat baino askoz ere gehiago dela erakutsi digu Danik. Berak dioenez, eta arrazoi du, kableak non doazen, "zulo bakoitza zertarako den" eta beste hainbat gauza txiki bezain errazak kontrolatu beharko genituzke etorkizunean izan ditzakegun arazoei arrakastaz aurre egiteko.

2007ko Apirilaren 17a

Gaur Josemi-rekin "Photostory" programa nola erabili ikasi dugu. Saretik irudiak hartu, moldatu eta ondoren musika jarriz istorioak osatzeko balio duen softwearra da "Photostory".
Blog bat ere sortu dugu gaurkoan Josemiren pausoei jarraituz. Blog bat zera da, sarean norberak duen txokoa non argazki, bizipen, bideo etabarrak zintzilika ditzakeen. Horretarako Google-n helbide berri bat sortu dugu eta orri honek ematen dizkigun beste hainbat aukera ikusi ditugu. Bukaeran gure lan pertsonal guztiak bertan zintzilikatzeko balioko digu.

2007ko Apirilaren 20a

Gaurkoan Word programan ibiltzeko truko batzuk eman dizkigu Danik. Trukoak gero aurkeztu beharko dugun lanari begira eman dizkigu, hau da, lan txukun bat aurkezteko erabilgarriak izango zaizkigun trukoak irakatsi dizkigu.

Encabezado de pie de pagina-rekin ibili gara bueltaka eta hauek ikusi ditugu adibidez: lan bat polit jartzeko bukatu ondoren ordubete pasa beharrean, nola bost minututan dena predeterminatu dezakegun edota nola bereiztu tapa eta gainontzeko dokumentu osoa.

Interesgarria izan da, nahiz eta ez dakigun gero klasetik kanpo ikasitakoa aplikatzen asmatuko dugun. Gauza batzuk geratu zaizkigu behintzat eta premia haundia dugunez, ederto.

2007ko Apirilaren 24a

Josemik aurkezpen bat egin du eta eskatu digu gure lana planifikatzeko. Non egin dugun praktikuma, noiz joango garen bertara edota praktikum-etik aterako dugun informazioa,...pentsatu eta gidoi edo plangintza bat egiteko eskatu digu.

PLANGINTZA

Taldean lau kide gara, Alegiko bi (Iker eta Garikoitz), Tolosako bat (Mikel) eta Zarauztar bat (Xabier). Lehenengo biek Alegiako San Juan Herri Eskolan egin zuten bigarren praktikaldia, Mikelek Tolosako Hirukide Hijas de Jesus Ikastetxea-n eta Xabierrek berriz, Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan. 2007ko Otsailaren 5etik urte bereko Martxoaren 16 bitartekoa izan zen gure esperientzia eskolatan.
Ondorengo pausuak emango ditugu gure lana osatzeko:

1. Txosten bat osatu ikastetxeetan galderak egiteko.
2. Ikastetxetara joan eta bertan pertsona egokia zein den galdetu ondoren berari galderak zuzendu.
3. Jasotako informazio desberdina bildu eta lana egiten hasi.
4. Ikasten ari garen teknologia berriak praktikan jarriz lana osatzen joan. Ikastetxeko argazkiak erabiliz eta Moviemaker edo Photostory-ren laguntzaz lana muntatuko dugu.
5. Dani-k Apirilaren 20an Word-i buruz emandako argibideei esker lana ahalik eta txukunen azaldu.

Hau da Ikastetxe edo ikastoletara joan ondoren egingo dugun galdetegia:
1.- Zenbat ordenagailu (portatilak, mahaikoak), inprimagailu, eskaner, argazki kamera etab. daude?
2.- Nola dago egina banaketa? Zikloak, gelak, e.a.?
3.- Zein hardware eta software erabiltzen dira? Zein programa, joku, e.a. erabiltzen dira?
4.- Nolakoak dira teknologia berrietako saioak? Zer irakasten da eta nola?
5.- Arduradunik ba al dago? Arazorik dagoenean zer egiten da? Mantenimenduko norbait al dago?
6.- Mailatik mailara aldea al dago ordenagailu kopuruan? eta erabilpenean? (ordu kopurua, ikasleen jarrera hauekiko,...)

2007ko Apirilaren 27a

Hurrengo proiektuarekin hasi gara. Dani-k gidoi tekniko bat zer den azaldu digu eta horren barnean gidoi literario bat zer den, plano mota ezberdinak, denbora saltoak, fundido negro, sekuentziak...
Guzti hau gure bideoa egiterako garaian lagungarri izango zaigu.

2007ko Maiatzaren 4a

Aurreko egunekoarekin jarraitu dugu gaur. Sekuentzia eta planoei buruzko argibide batzuk eman ondoren, bideo batzuk erakutsi dizkigu Danik. Bide batez, EHU-ko kontsigna zer den eta nola erabiltzen den irakatsi digu, bertara igo baititu aipatutako bideo horiek.
Esan digu gerta daitekeela bideoan grabatutakoa konpatiblea ez izatea movie-makerekin eta horretarako zer egin behar den azaldu digu. Movie-Convert izeneko programa bat erakutsi digu non gure bideoaren formatoa alda dezakegun erabili nahi dugun programarekin konpatiblea izateko.

2007ko Maiatzaren 8a

Gaur grabatuko dugun bideoaren gidoia egin dugu, gutxi gora beherakoa:
• Irurako Cheyenne tabernan hasiko gara grabatzen. Bakeroak barrura sartzen grabatuko ditugun atzetik saloon kartela agertzen dela eta ondoren planoa aldatu eta sartzen ikusiko ditugu.
• Txupito batzuk hartu, "al estilo oeste" . Elkarrizketa Dueloa:
Zintzoa (Ilehori), Itxusia (Tuko) eta gaiztoa(Aingeru-begi)
-Tabernaria: ze blondie, betikoa?!
-Blondi: buruarekin baietz esaten dio. Blondik sagardo txupitoa edaten du.
Iker (itsusia) sartzen da eta Blondiren botilla hartzen du. Tabernariak beldurtuta txupito baso bat ateratzen dio eta honek ere sagardo txupitoa edaten du.
-Non zegok altxorra Blondi?! (tonu gogorrean)
-Hiretzat inpernuan, Aingeru-begi!
*(Maiatzaren 29) Gidoia azkenean aldatu egin genuen, baina egun hontan egin genuena ez dugu aldatu.

2007ko Maiatzaren 11a

Danik Moviemaker erabiliz gure bideoetan musika nola sartu azaldu digu. Bideoa grabatuta ekarri dugu, baina ezin izan dugu ordenagailura pasa kable egokirik ez geneukalako. Gauzak horrela, gure bideorako musika eta soinu- efektuen bila aritu gara eta txostenarekin ere aurrera egin dugu.

2007ko Maiatzaren 18a

Gaur bi klase izan ditugu, izan ere, Itziar ingeleseko irakasleak hitzaldi batzuk zirela medio Josemiri astearteko klasea ostiralera atzeratzeko eskatu baitzion. Beraz, lehenengo bi orduz egon gara Danirekin eta ondoren Josemirekin beste bi.

Danik Web 2.0 teknologia erabiltzen irakatsi digu et tresna guztiz interesgarria dela iruditu zaigu. Egia esan, egundoko aukera pila eskaintzen ditu teknologia honek eta gehiegi aklaratzen ez garenok pixka bat superatuta ikusi gara.

Google-en ibili gara denbora osoan eta gure kontua personalizatzen-eta aritu gara. Gure kontuan sartu eta zuzenean guk aukeratutako loturak gordetzen aritu gara. Adibidez, eguraldia guk nahi dugun lekuan nolakoa den jakin dezakegu, berriako azken berriak eskuratu, jolastu, argazkiak igo edo jaitsi eta beste hainbat aukera eskaintzen dizkiguten lehioak begiratzen eta gordetzen aritu gara.
Josemik gure kasa utzi gaitu egiteke ditugun zereginetan aritzeko eta guk gure bideoarekin jarraitzeko aprobetxatu dugu. Zoritxarrez, etzaigu erraza egin arazoak izan baititugu bideoaren formatoarekin. Dirudienez, gure bideoak kalitate handia du eta gainera luzea denez, espazio pila bat okupatzen du eta formatoz aldatzea zaila egin zaigu. Azkenean, baina, Dani eta Josemiren laguntzarekin lortu dugu eta bideoa montatzen hasi gara.

2007ko Maiatzaren 25a

Gaur ere, aurreko astean bezala, bi klase ditugu, ingeleseko irakasle den Itziarrek asteartea berarentzat hartu baitzuen hitzaldi batzuk tarteko.

Klasera Josemi eta Dani, biak etorri badira ere azkenak eman digu gaurko lehen azalpena. Gure txostena blogger-era nola igo azaldu digu eta gero praktikatzeko aukera izan dugu, garrantzitsua baita hau egiten ongi jakitea.

Ondoren, abian ditugun hainbat lanekin jarraitu dugu.

2007ko Maiatzaren 29a

Gaur asteartea, aspaldiko partez klasea izaten ari gara. Josemik ez digu azalpen handiegirik eman, gure lanak amaitzeko denbora utzi digu besterik gabe.

Lan bakoitza blog batean sartu eta gero blog horiek euren artean hiperbinkulatzeko proposamena egin du irakasleak, eta nahiz eta berak oso erraza dela esan, jendeari ez zaio ideia ona iruditu eta bertan behera geratu da.